FABLAB ETA ETXEBIZITZA-TAILERRA CALIN

"El nuevo ecosistema productivo: Fabricación personal, distribuida y abierta" Tomás Díez

Irakurgai honetan teknologia berriek eskaintzen dizkiguten ekonomia berriez aritzen da. Izan ere, informazioa mundu mailakoa bada ere, ekonomia berriz tokian produzitu eta kontsumitzera laguntzen du, denon eskura baitago. 

Ekonomia hau eman dadin, produktu hauek eratzeko espazio apropsak eskaini behar dira, Fablab deiturikoak. Hauek aldi berean hiria aldatuko dute, gizarteko pertsona oso desberdinen topagunea izanen baita, informazioa denon eskura baitago. Espazio hauek malguak izan beharko dira, bertan produkzio desberdinak eman daitezen ahalbidetu behar baita.

Bartzelonako FABlab

"Casa-Taller Croquis. Edificio jardín hospedero y nectarífero para mariposas de Cali"

Irakurgai honetan eraikin bat proiektatzeko jarraitu zen prozesua azaltzen da. 2 eskalatan burututako proiektua da, izan ere, Cali mailako hirigintzan eta gizartean eragina izan nahi baitute, eta aldi berean espazio aurrerakoi batzuk proposatu.

Lehenbizi ikerketa sakon bat egon dela ageriazkoa da. Bertako identitatea ulertu zuten. Arazo anitz ikusi zituzten, bai hiri mailan (kutsadura, segurtasun falta...) eta bai kokapenean bertan. Arazo hauek konpontzeko Cali-ko identitatearen barne diren zenbait elementu probestu zituzten (Aurrelorategiak, tximeleten elkartea, gizartearen sozializazio mailak...), azkenean lekura guztiz egokitzen den eta aldaketa baten eragile izan daitekeen espazio bat sortuz.

Horretaz gain, aipatu beharra dago proiektu honek eskaintzen duen malgutasuna. Izan ere, fase desberdinetan burutuko den eraikin bat baita, etorkizunean egon daitezkeen behar desberdinak aurreikusita eta guztiendako erabilgarria izan daitekeen egitura neutro bat utzita.

Beraz, talde honen proiektatzeko modutik asko ikas daitekela uste dut, lekua ongi ulertuta identitateren bitartez, eta bertako zenbait elkarte, ohitura...-ez ebazten baitute proiektua, lekuan guztiz errotuko den espazio bat lortuz.
Barnealdeko espazioa

Comentarios

Entradas populares