Espazio habitagarria I

Aste honetako lana gure arkitektura eskolako ondoan dagoen lorategian kokaturik dagoen etxolatxoan 2 arkitektura ikaslerentzako espazio habitagarri bat burutzea zen.Espazio honek ez zuen etxolaren altuera handitu behar eta inguruarekin erlazio bat izan behar zuen, gure proiektua lorategian hasten zelarik.
 Honetarako hainbat behaketa egin nituen bai liburu bai interneteko zenbait web orritan.
Behaketa honen emaitzak ondoko hauek izan ziren:
Baina azkenean, archdaily orrialdean bilatzen nuen ideia aurkitu nuen:

Jewel Box - Panos Nikolaidis & Errica Protestou

Eta eskailera hauen emaitza ondoko ebaketan ikus daiteke:

Zeinetan ebaketa honetan ikus daitekeen bezala baldetako 2 luzatuz gero bazkaltzeko mahia eskuratzen dugun eta bere gainean estanteria txiki bat.

Bestetik, txirrindulak uzteko lekuari dagokionez honako hauek topatu nituen interneten:


Eta ebaketan irudikatu dudan honako hau sortu nuen; 2 armairuren tartean txirrindulak eransteko lekua duen altzaria.

Bestetik, eraikinaren bolumenari dagokionez, nere inspirazioak honakoak izan ziren:
 Cda De Cortés/Dcpp Arquitectos
 The Adega Mayor Winery – Alvaro Siza
Villa Saboya- Le Corbusier

Egia esan, hiru eraikin hauetatik goiko bolumena kanpoan izana nuen gustuko, baina Alvaro Sizarena da nire ideiarekin gehien bat etortzen dena. Izan ere, azpialdean plataforma bat dauka eta erdialdean kristalera, modu honetan atea barneraturik gelditzen delarik. Bestetik, aipatzekoa da ere, Alvaro Sizaren eraikin honek ez daukala goiko bolumenean leihorik, ene proposamenak bezala. Hau dela eta, nire proposamenak tragaluz batzuk ditu goialdean.

Bestetik, lehen aipatu bezala, ondoko proiektu honetan lorategiarekin erlazio bat izan behar zuen proiektuak, honetarako, honako inspirazio hau topatu nuen:
Pavillon and garden at Montjuic (Barcelona) - fondaRIUS architecture (Federico Calabrese)
eta antzeko plataforma batzuen pitartez sarreratik eraikineraino heltzea bururatu zitzaidan.
Baina modu honetan, soilik elementu horizontalekin izanen luke erlazioa. Beraz, elementu bertikal bat burutu behar nuen. Elementu hau sortzeko zenbait inspirazio jaso nituen baitaere:



 Peine de los vientos - Eduardo Chillida
 Cubo abierto- Jorge Oteiza

Eta honako elementu hau eratu nuen, bertan marraz zitezkeen objektuak kokatzeko espazio bat eratzen nuelarik aldi berean:


Beraz, Nire proposamenera heltzeko honako bide hau burutu beharko litzateke


Altxaerari dagokionez, nire proposamena horrela ikusiko litzateke

Eratutako espazio habitagarriari dagokionez, nire proposamenean honako disribuzioa eratu dut:

Sartu eta altzari batek pribazitatea ematen duen artean kristalera batek argitzen duen espazio handi eta ireki batetara helduko gara. Ondoren, ezkerretara ikasteko mahi handi bat izanen dugu eta eskuinean gora heltzeko eskailerak. Gelaren erdian kanpoan dauden elementu bertikal eta banku horizontalaren kopia txikiak lirateke, helburu bera burutzen dutelarik.

Azkenik aipagarria da, bigarren solairuan gelen distribuzioa berdina dela, modu honetan bi gelen ezaugarriak berdinak dira.

Hau da guztia aste honi dagokionez, datorrenerartee!


Comentarios

Entradas populares