Behin betiko logela

Kaixo guztioi!
Aurreko astean azaldu nuen bezala, aste hauetako helburua zenbait baldintza betetzen zituen logela bat burutzea zen. Aurreko asteazkenean behin behineko proiektua erakutsi genuen eta irakasleek zenbait aldaketa gomendatu zizkiguten. Nire kasuan, lehenik eta behin, leihoa txikitu behar nuen, ez baitnuen kristalez soilik osaturiko fatxada. Bestetik, bañera lur mailatik beherago zegoenez lur mailara igo behar izan dut, bestelaz proiektuaren prezioa asko igotzen baitzen. Ondoren, komunean leiho txiki bat jarri dut goialdean argi naturala sar dadin. Azkenik, ohearen eta mahiaren arteko erlazioa banandu behar izan dut, distribuzioan bi zonalde lortuz, batetik lo egiteko lekua eta bestetik ikaslekua.

Beraz, aldaketa dexente jaso dituen proiektu bat dela esan dezaket. Horregatik, zenbait ideia berri bilatu ditut:
Nire hasiera bateko leihoen ideia honako hau zen:
House Ber, Nico van der Meulen architects
Baina ondoren honako eraikin honekin egin nuen topo, eta fatxadan egin dudan marrazkia bururatu zitzaidan
300 Cornwall, Kennerly Architecture & Planning













Bestetik, logelaren distribuzioari buruz hausnartzeko ondoko erikin hau aurkitu nuen, hemendik abiatuta zenbait ideia ezberdin otu zitzaizkidan.
Space St Denis, Anne Sophie Goneau
Eta azkenik, beti bezala, nire etxerik kuttunena, 
Mies Van Der Rohe-ren Farnsworth-a
Eta emaitza ondoko hau izan zen:
Ohea bañera baino altuago gelditzen da, beraz, bi tokitan zaudelarik leihotikan begira dezakezu. Gainera, ohearen alboetan koxin bat jarri dut irakurri ahal izateko edo leihoa behatzeko. Bestetik, aipatzekoa da, ikaslekuan leihoa buruaren altueran dagoela, modu honetan, lan egiten zaudenean begirada luzatzeko balio du deskantsatzean (bizkarra luzatzean) baina ez da distrakzio bat izanen.

Bestetik, logelaren sarrera aipatu nahiko nuke, Izan ere, atearen eskubialdera jarri dudan apalategiari esker, pertsona logelan sartzean ikus dezakeen bakarra komuna da, edo honen atea.






Bestetik, aipatu nahiko nuke, logelan jarri dudan ikasketa altzariak bere baitan zenbait funtzio ezberdin dituela, jarraitasun eta batasun bat lortuz. Altzariak mahia estanteriara loturik dauka, bestetik armairura eta honen erdian ispilua eta bidea dauka.

Oheak bere barnean gauzak gordetzeko hutsune bat dauka, modu honetan, ohearen altuerak ikus-puntu ezberdin bat eratzen du.

Azkenik, leihoaren altuerari dagokionez, buruaren altueran dago, modu honetan, ikasketetan ari den arkitektura ikasleak ez du distrakziorik izanen begiak deskantsua behar duen artean.

Datorren asterarte!

Comentarios

Entradas populares