Txabola pasiegoa

Aste honetako proiektua etxola pasiego baten erreforma zen. Proiektu hau burutzeko 2 aste izan ditugu. Lehen asterako kokapen bat eta txabola tipologia ezberdinak ikertzea bidali ziguten. Bigarren asterako berriz barne axonometria bat, kanpo axonometria bat eta azkenik maketa bat bidali ziguten. Nire lan prozesuaren hasiera herri pasiegoaren ikerketa izan zen. Behin beren bizimodua ulertuta, txabola ulertzera ekin nion, beheko solairuaren erabilpen jarraia desegokia iruditu zitzaidalarik, izan ere, bere altuera txikiegia da. Lehenbizi, bertan zenbait asteburutan biziko zen jendea hautatu nuen. Nik 3 pertsonako familia bat aukeratu nuen, bikote bat eta hauen umea. Nire helburuari dagokionez, txabola pasiegoaren esentzia mantendu nahi nuen, honi jarraituz leiho gutxi eta txikiak ireki nituen. Bestetik, pareta oso bat hutsik utzi dut, eta altuera bikoitzaz baliatuz pareta hori osotasunean edozein ikuspuntutik ikus liteke. Nire helburua espazio ireki eta jarrai bat zen. Ikerketan lortu nuen emaitzari jarraiki, nik beheko aldean komuna eta biltegia soilik jarri ditut. Tximiniari dagokionez, beheko aldean jarri dut, egongelan, sofa-kamaren alboan eta pareta hutsaren aurka. Nire ustetan honek esentziari laguntzen dio. Kokapena ondokoa izan zen:
Candolias herritik hurbil legoke, mendi magalean.
Nik hautatu dudan txabola tipologia
Barne isometria
Barne distribuzioa
Kanpo isometria
Datorren proiekturarteee!!

Comentarios

Entradas populares