Espazio habitagarria II (Entrega)

Aurreko asteko entregaren helburua ordurarte lantzen ari ginen espazioaren aurkezpena zen. Aurreko sarreran aipatu bezala, 2 arkitektura ikaslerentzako bizitoki bat genuen helburu. Bizitoki honen kokapena arkitektura eskolaren lorategia litzateke. Azkeneko honen beharrak ere somatu behar genituelarik.
Lehenik eta behin, tokiaren azterketa egin genuen:



Ondoren, honen beharrak behatu genituen, nik adibidez, kalean jateko leku apropos bat somatzen dut faltan, izan ere, donosti leku nahiko euritsua den arren, ez dago bazkaltzeko aterperik.
Bestetik, sarrera erabakitzeko orduan, kanpoaldeko malda ekidin nahi nuen, horregatik, eskailera bat erantsi nuen hirugarren irudikoei. Modu honetan, lorategia eta kanpoaldea mailakaturik geldituko lirateke.
Bestalde, pribazitasuna behatu nuen, izan ere, nik espazio pribatu bat nahi nuen eskola eta honen kanpoaldearekiko, ez ordea lorategiarekiko. Hare gehiago, lorategirantz irekitzen zen espazio baten bila ibili nintzen.
Pribazitasuna ondoko altxaeretan ikus daiteke:


Proiektuaren ideien garapena ondokoa izan zen:



Aipaturiko 2 gauzen ondorioa honako ideograma izan zen, bertan ikus daitekenez, arkitektura eskolako sarreraren, aterpearen eta eraikinaren arteko elkarrizketa bat dago.
Piktograman ikus daitekenez, lehen aipaturikoa ikustarazi dut baitaere, eraikina lorategirantz irekiko dela leiho handi baten bitartez, bere behe ezkerraldeko leihoa korredera delarik.

Behin 2 gauza hauek argitu ditudalarik nire influentziak aipatuko ditut, bi kasuetan ingurura irekitzen diren eraikinak baitira:

EAMES RESIDENTZIA

Eamesen etxebizitza honetan 2 objekturen arteko elkarrizketa dago nire proiektuan bezala, eta bestetik, nire proiektuan izango dudan erritmo bera eratuko du apalategiaren bitartez.
Azkenik, aipatzekoa da baita ere, 2 mailadun etxebizitza bat dela nirea bezalaxe. Modu honetan, altuera bat lortzen baita eta irekiera sentsazioa honekin bat.

KIDOSAKI ETXEA (TADAO ANDO)
Tadaoren etxe honetan, lorategira irekitzen den beste kasu bat izango genuke, bertan pribazitatea asko lantzen delarik.

Nire proiektuan ideia hauek aplikatzean honako hau lortu nuen:
Inguruarekin bat zetorren eraikin bat lortu nuen, adreilua, berezko materiala mantendu nuelarik.
Oinean ikus daitekenez lorategiaren (zutabeen) erritmoarekin bat zetorren merendero bat burutu nuen nire proiektuan.




Aipatzekoa da baitaere, lorategira dagoen sarreran aterpe bat jarri dudala, merenderoaren aterpearen material berekoa delarik.

Etxeari dagokionez, distribuzio nahiko sinplea dauka azpialdean. Sarrera eskaileraren azpialdean dago, sartu bezain pronto txirrindula uzteko leku bat dagoelarik. Beste bidea jarraituz gero, ikas mahia dago, erritmo bat eratzen duen apalategi batek pareta guztia betetzen duelarik. Ikas mahiaren aurrealdean sofa izanen genuke, lorategira begira.
2. Solairuari dagokionez, distribuzio konplexuagoa dauka, dexente simetrikoa. Lorategirantz ematen duen pareta pabesekoa delarik. Modu honetan, argia sartu egiten baita.

Oinean ikus daitekeen bezala, simetriaren jolasketa batez baliatu naiz.Apalategiek banatutako bi alde lortu ditudalarik.Eta bien erdialdean dutxa kokatu dudalarik. Hala ere,oinean oheen eta dutxaren irudikapen egokia egitea ahaztu zitzaidala aitortu beharra daukat. Zutabeen kokapena ere ahaztu zitzaidalarik.
Oinean ikus daitekeenez, gela honek leiho bat izango luke, bentilazioa lortzeko.


Eskailerari dagokionez, mahi bat eta balda bat dauzka bere azpialdean.
Datorren proiekturarteee!!!

Comentarios

Entradas populares